lunes, 6 de febrero de 2012

AURRERA EGIN PIXKANAKA-PIXKANAKA KURIOSITATEA PIZTUZ, DESKONFIANTZA ETA INPAZIENTZIA GAINDITUZ!

Zer sentitzen dugu esperientzia berrien aurrean?
Ordenagaluekin normalean egiten dugun lanetik at dagoen zerbait egitea proposatzen digutenean, aurreko aurpegia jarri ohi dugu. Deskonfiantza, nagia, beldurra...
Baina mugi! Nagiak atera eta jarrera baikorra hartu, jakinminez, pazientziaz eta gogoz LORTUKO DUGU ETA!
Horregatik, ahal den heinean jarrera positibo eta gogotsua izaten saiatuko gara. Sormenez beteriko lan polit bat sortzeko.
Lanari ekin aurretik, espazioa gureganatzea beharrezkoa denez, musikarekin erlaxatu gara. Esperientzia berri honetan kemenez jarduteko.
Hasi aurretik norberaren balore eta erresistentziak aztertu ditugu. Hasieran bakarka, gero talde txikian eta azkenik klase osoarekin komunean.
Gure taldeak duen balorerik garrantzitsuena JAKINMINA da, eta erresistentzia nabariena NAGIA.
Gelan ateratako emaitzekin gure lehen sarrerari izena ematen dion esaldia sortu dugu: AURRERA EGIN PIXKANAKA-PIXKANAKA KURIOSITATEA PIZTUZ, DESKONFIANTZA ETA INPAZIENTZIA GAINDITUZ.
Konpromezu hau betetzeko asmoz, Blog hau sortu dugu, gure eguneroko ibilbidearen frogagarri izan dadin. Guretzat interesgarri eta esanguratsuak diren artikulu, hitz, esaldi, bideo, argazki ... zuekin konpartitzeko.
Egun gogorra izaten da lehenengoa, baina lana ondo burutzen ari garela ikusteak kemenez jarraitzeko gogoa pizten digu. Eguna hurrengo hitzetan deskribatzen dugu:  GOGOA, INTERESA,  DESBERDINA eta LANKIDETZA.

"EL QUE NO LO INTENTA NO SE EQUIVOCA, PERO TAMPOCO AVANZA"

No hay comentarios:

Publicar un comentario