jueves, 23 de febrero de 2012

Manuel Arearen artikulua

INTRODUCCION A LA TECNOLOGIA EDUCATIVA

- 5 hitz gako: globalizazioa, komunikazioa, hezkuntza, garapena, egokitasuna

- Laburpentxoa:
Gaur egungo gizartean teknologia berriek gero eta eragin handiagoa dute. Informazioa mundu osotik hedatzearren eta globalizazio prozesua arintzearren komunikazio teknologiko honek garrantzi handia du, hau da, mundua teknologiaren menpean dago eta hau falta bada ez du funtzionatzen. Horregatik, hezkuntzan saiatu behar dugu komunikazio forma honen ikasketa lehenbailehen integratzen, ikasleek txikitatik ikas dezaten teknologia digitala erabiltzen, egun, denen behar kulturalak asetzeko elementua  baita.

- Artikulua irakurrita burura datozkigun galderak hauexek dira:
·       1. Komunikatzeko modu berri honek pertsonen arteko, edota kulturen arteko, komunikazio zuzenaren desagerpena eragingo du?
·         2. Hezkuntza behar beste integratzen ari da teknologia berriak bere curriculumean?

 - Gure beharren zerrenda:
·         Gizartearen aldaketak ezagutzea eta bizimodu berri honi egokitzea
·         Teknologia berriei buruzko interesa izatea eta haiei buruz ikastea
·         Gure egungo errealitatearen giltza den heinean, digitalizazioaren gaineko ezagutzaren garrantzia transmititzea
·         Hezkuntza curriculumean teknologia berriak integratzea
·         Pedagogia tresna bihur dadin irakasleek komunikazio modu honetan trebatzea
·         Haur hezkuntzan duten balioa deskubritzea
·         Teknologia berriek sortzen dituzten arazoei irtenbidea ateratzen ikastea
·         Hezkuntzaren eta gizartearen garapen teknologikoaren desberdintasuna gainditzea

No hay comentarios:

Publicar un comentario