lunes, 19 de marzo de 2012

ESKOLA 2.0

Lanarekin hasteko unea da, baina hasi aurretik ditugun hainbat zalantza argitu behar ditugu. Askotan entzun dugu zer edo zer Eskola 2.0 horri buruz, baina zer da eskola 2.0?? Hori abiapuntutzat hartuta, hainbat liburu, artikulu... arakatuko ditugu galdera horri erantzun ahal izateko. Bestela nola eramango dugu aurrera gure lana, zertan dihardugun ere ez badakigu??
Zaila da definizio bakar bat aurkitzea gai honen inguruan, teknologia berriekiko norberaren jarrerak baldintzatzen baitu, bizitzako gai guztietan gertatzen den bezala. Hori dela, bertan guk geuk, irakurritakoan oinarrituta sortzen dugun definizioa:  Teknologiak berebiziko garrantzia duen gizarte honetako isla den eskola dela esan dezakegu. Eskolan ordenadoreak sartzea eta sarean konektatzearekin lotura estua duena. Eskola 2.0-k baina ez du hain errez funtzionatzen, irakasleek formakuntza berezia izan behar dute eta erabiliko dituzten IKT-ak ezagutu. Askotan ordenagailuak eguneroko ikasleen bizitzan sartzea nahikoa dela uste izaten da eta oinarrizko gauzak egiten irakastea. Baina hori ez da benetan Eskola 2.0ren helburua. Ordenadoreak erabiltzen, eta programa berezietan behar dituzten baliabideak bilatzen eta elkarrekintzan aritzen irakatsi behar zaie, eta horretarako guk eman behar dugu lehenengo pausua, ze irakasleok ez badakigu zein baliabide ditugun eskura eta hauen erabilpen egokia egiten, nola irakatsiko ditugu???
Guzti hori kontuan hartuta, aurrera eramango dugun lan honetan, irakasleentzako baliagarri izango den hainabat informazio jaso eta konpartituko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario